Deus Ex: Human Revolution (Xbox 360, PC, PS3)
Etorkizuneko hiri batean girotu dute jokoa. Adam Jensen izango gara, Swat ohia eta orain bioteknologia konpainia indartsu bateko burua. Enpresari eraso egin diote eta Adam larriki zauriturik suertatu da. Bio-inplanteek salbatuko diote bizia eta, izugarrizko boterea eta indarra emango diote. Gertatutakoa ikertzen hasiko da Adam, eta mundu mailako konspirazio sare batean sartuko da. Blade Runner eta Robocop filmak ekarriko dizkigu gogora.