Detektibe paperean sartu eta krimen bat konpondu nahi duzu? Harrapazank!
"Zer gertatu da? Zelan hil da Josu? Hurrengo egunetan pistak emango dizkizuegu. Animo, detektibeak! Asteleherako zuen erantzunak bidali beharko dizkiguzue webgunearen bidez: www.harrapazank.eus/klikazank #krimenilustratuak"
Horixe irakurri daiteke @harrapazank Instagram kontuan. Amua botata gelditzen da, oain erabiltzaileari dagokio irudimena astindu eta krimena ebaztea. Animatzen zara?
Alta, lasai detektibe lanetan ez bazara horren abila, sormena eta talentua bultzatu nahi dituen ekimen honek beste hamaika jarduera proposatzen baititu urtero. Aurtengo edizioari Harrapazank isindahouse deitu dute arrazoi begi bistakoengatik eta apirilaren 17tik maiatzaren 30era dago abian. Horrela, sei astetan sei proba burutu beharko dira eta irabazleek saria izango dute: opari txartelak eta iphone-ak.
Zure talentua erakusteko irrikan bazaude bideo-casting-ak ere bidali ditzakezu. Bideo guztien artean 15 onenak aukeratuko dituzte bost coach hauek zuzeneko finalaurrean: Ylenia Baglietto, Ugaitz Alegria, Xabi Hoo, Iholdi Beristain eta Aritz Mendiola.
Eta hori gutxi balitz, arratsaldetan online tailerrak martxan jarriko dira. 11 tailer, hiru egunetik behin bat. Tailer bakoitza 72 orduz egingo da ikusgai. Horien artean dago bideo-edizio tailerra, zure lehen DJ remixa, zunba tailerra, magia, Tik-tok tutoriala…
Hori bai, guzti honetan parte hartzeko baldintza bakarrak 10-18 urte edukitzea eta motibazio dira. Animatzen zara? Oraindik zalantzan bazaude hemen egitarau osoa: