Desgaitasuna irudikatzeko emojiak sortu dituzte

Applek 13 emoji proposatu ditu. Zer iruditzen?

Itsuei laguntzeko txakur bat, hanka ortopediko bat, audifono bat, zeinu hizkuntzan hitz egiten duen pertsona bat, gurpildun aulkian doazen lagunak... guztira, desgaitasunak dituzten pertsonak ordezkatzeko 13 emoji aurkeztu ditu Apple enpresak. 

 

Oraindik ez dituzte onartu, baina bidean dira, eta datorren urterako gure mugikorretan ikusiko ditugu. Enpresaren esanetan, desgaitasunak dituztenen esperientziak gehitzea bilatu dute irudi hauekin.