Desagertze arriskuan dauden bi kondor kume jaio dira

Estatu Batuetako parke nazional batean, desagertze arriskuan dauden, bi kondor kume jaio dira. Osasuntsu daude eta hori albiste bikaina da Kaliforniako kondorrentzat.

Estatu Batuetako Parke Nazionalen Zerbitzuak bi kondor kumeren jaiotza ospatu du. Izan ere, desagertze arriskuan dagoen espeziea da. 1987. urtetik egoera basatian desagertuak daude. Mendebaldar hemisferioko hegaztirik handienak dira kaliforniako kondorrak. Gatibutasunean ugalduz, bikoteak txertatu ahal izan ziren Arizona iparraldean eta Utah hegoaldean.

Desagertzeko zorian daudenez, pozgarria da bi kondor kume naturaz inguratuta jai direla behatzea. Biologoek aztertuak izan dira eta osasun ezin hobean daudela ondorioztatu dute. 

Gaur egun, kondorra sutsuki babestua dagoen espeziea da, baina berunaren pozoitzea dela eta, mehatxatua egon da. Hegazti harrigarri hau sarraskietatik elikatzen da eta nahi gabe, ehiztariek jaurtitako berunezko perdigoiak irentsi ditzake. 

Kondor hauek, aipatutako parke nazionaletan egon dira 20 urtetan. Lehen lekua izan zen hegazti hauek txertatu zituztena. Lau hamarkada beranduago, euren kopurua 300ekoa da eta horrela jarraituz gero, desagertze zerrendatik ezabatu litezke laster.