Des Vrais Mensonges
Emiliek 30 urte ditu eta ileapaindegi baten jabe da. Emakumeak eder asko uzteaz gain, hobeto bizitzeko aholkuak ere ematen dizkie lagun dituen bezeroei. Alargundu berri den amari, ordea, ezin lagunduta dabil. Egun batean, hurbil duen gizon baten amodio-gutuna jasoko du Emiliek eta gizonari erantzun beharrean... eskutitza amari bidaltzea bururatuko zaio! Hor atzean al dabil Amelie?