Des egiten

Gorostarzuren lehen liburua da honakoa, urrats irmoz plazaratu zaiguna. Estilo eta tonu ezberdineko poemak antzeman daitezkeelako gustatu zait Des egiten, eta natural idatzitako olerkiak, oso zuzenak, ditu. Gaiari dagokionez, berriz, kontraesanak erakutsi dizkigu: maitasuna eta gorrotoa, maitemina, maitakeria, jolasa… Idazkera fina, zorrotza darabil, ziztada modukoa eragiten duena poema batzuen kasuan; tartean behin, aiztoa akaso.