Depilatzen ez diren pertsonek izaten dituzten bost abantaila
Norberak erabakitzen du depilatu ala ez. Baina jakin ez depilatzeak zenbait abantaila dituela.
Depilatzeak beti norberaren erabaki propioa izan behar du. Batzuk estetikagatik egiten dute, beste batzuk higieneagatik... Edozein arrazoi baliagarria da, zure gorputza zurea baita. Askotan, ordea, depilatzea, emakumea bazara behintzat, kanpokoen epaiak ez jasateko depilatzen gara. Dena delakogatik bada ere, jakin, ez depilatzearen aldeko hautua egin baduzu edo pausoa ematekotan baldin bazabiltza, ileak hazten uzteak zure gorputzarentzat hainbat abantaila dituela.
Ilea zerbaitegatik dago hor
Gorputzeko ilea zu babesteko dago hor. Betileek begian gauzak sartzea ekiditen dute, belarrietako ileek eta argizariak belarrietan intsektuak ez sartzea (adibidez) eta bekainek izerdia begietara iristea ekiditen dute. Berdina gertatzen da, gorputzeko beste guneetako ilearekin ere. Adibidez, gune intimoko ileak herpesaren agertzea murrizten du edota transmisio sexualeko zenbait gaixotasun ekiditeko aukerak gehitzen ditu.
Ez dugu gehiago edo gutxiago usaintzen
Sineskeria batek dio ilerik gabe usain gutxiago dugula, batez ere besazpiko edo pubiseko ilea kenduta. Gure gorputzak, ordea, izerdia sortzen jarraitzen du eta feromonak hobeto askatzen dira ilea dagoenean. Usainagatik depilatzen zarenetakoa bazara, desodorante idorrak edo aluminiozko harria bezalakoak gomendatzen dizkizugu, usaina apurka apurka desagertzen joan dadin.
Orgasmo hobeak
Feromonez ari garela, ez depilatzearen abantailetako bat feromona gehiago jariatzea da. Honegatik sexua hobea bilakatzen da. Izan ere, ileen puntan nerbio-amaierak daude, beraz, zenbat eta ile gehiago plazer gehiago.
Agur azal narriatuari eta infekzioei
Dutxan depilatu eta ondoren azaleko krema emanda ere, ia beti azala narriatu eta lehortu egiten da. Izan bizar-xaflarekin, depilatzeko makinaren edo depilatzeko kremekin... teknika dena delako ere, emaitza berdina da. Sentsazio hau ekidin nahi baduzu, denboraldi batez bada ere, utzi depilatzeari. Modu honetara azaleko infekzioak errazago ekidingo dituzu.
Ile haragiztatu gehiagorik ez
Ia beti, bizar-xaflekin depilatzean, haragiztatutako ileak gertatzen dira. Kasu batzuetan min izugarria eragin lezakete. Zauri honen kalteak ekiditeko depilatze metodoa aldatzea edo zuzenean gune hori depilatzeari uztea da. Depilatzen jarraitu nahi baduzu, jakin poroak irekitzen laguntzen duten kremak badaudela.