Denbora erremediorik gabe galtzen duzu? Bota errua amigdalari

Prokrastinatzen harrapatu zaitugu? Lasai, zure arreta faltaren arrazoia aurkitu dugu!

Geldi hor! Zergatik ari zara artikulu hau irakurtzen? Ordu hauetan? Ez zara denbora galtzen ibiliko, ezta? Harrapatu zaitugu! Erremediorik gabeko prokrastinatzailea bazara, lasai, aurkitu dugu zure arreta faltaren arrazoia. Hemendik aurrera, bota errua amigdalari!

Alemaniako Bochum hiriko Ruhr unibertsitatean egindako ikerketaren arabera, amigdala handia duten pertsonek antsietate gehiago sentitzen dute betebehar baten aurrean daudenean; izerditzen hasten dira, eta azkenean, egin beharrekoak gerorako uzten dituzte. Denbora galtzen duten pertsonek zailtasunak dituzte emozioak gestionatzeko, eta beren arreta desbideratuko duen guztiari egiten diote kasu.

Hala, ikertzaileen esanetan, denbora galtzearen fenomenoa ez dago egin beharrak gestionatzeko gaitasun faltarekin lotuta, emozioak gestionatzeko gaitasun ezarekin baizik. Beraz, prokrastinatzen duten pertsonek beren sentipenak kontrolatzen ikasi behar dute denbora galerak ekiditeko. Nola? Hemen dituzue gomendio batzuk: