Denbora da poligrafo bakarra

Musika estilo desberdinak dastatu nahi izanez gero, hona aukera: metal doinu astunak, pop itsaskorra eta punkaren bizitasuna. Hogei urteko ibilbide oparoaren laburpena baino zerbait gehiago da. Streaming-a nagusi den garai honetan, disko fisikoaren estetikari egundoko garrantzia eman diote (Joseba Elorzaren eskutik), hain zuzen, benetan axola duena musika dela aldarrikatzeko. Hogei abestiz osatutako lana patxadaz entzun beharrekoa da, sortzen dituen sentipenei gustua hartuz. Inoiz baino berrizaleago bueltatu dira berrizaleon poztasunerako. Ase uzten zaitu, baina zorionez, baita gosez ere.