Dena prest da Irurtzunen Pikurock jaialdirako
Gaur, azaroak 2, izango da hamaikagarrenez dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu den Pikurock musika Jaialdia Irurtzunen. Sarrerak salgai daude oraindik, eta GAZTEZULOk zozketatzen zuen bikoitza Maitane Domentsek eskuratu du. Zorionak!
Pasa den urtean ospatu zuten hamargarren urteurrena eta bide beretik hamaikagarrena ere iritsi da dagoeneko. Iaz egitarau berezia antolatu bazuten ere, aurtengo kartela ez da atzean gelditzen.
Berri Txarrak, Su Ta Gar, Bizardunak, Gaur Ez, Tximeleta, Dj Bull eta Dj Jo Ta Txo izango dira, besteak beste, hamaikagarren edizioko protagonistak. Kontzertuak 20:30etatik aurrera abiatuko dira Dj-ak berriz karpan izango dute tartea.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, baina adi! GAZTEZULOk sarrera bikoitza zozketatu du irakurleen artean, eta Maitane Domentsek irabazi du!
Informazio orokorra
Sarrera: 15 euro aurretik / 20 euro bertan
Autobusak:
- Iruñeatik, 5 euro
20:00etan joan 5:00etan itzuli
21:00etan joan 6:00etan itzuli
22:00etan joan 7:00etan itzuli - Leitzatik, 5 euro
21:00etan joan 6:00etan itzuli - Sakanatik, Jaibusa