Demoen agurra
100dik gora ekintza egin ostean, desobedientzia zibila baliatuta urratutako bidea bukatutzat eman du Iparraldeko Demoen mugimenduak. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta Batera bezalako erakundeek lekukoa hartuko dietelakoan daude Demoak. Baionako artxibategi berriaren aitzinean egin dute azken agerraldia. Hain justu, euskal departamentua eta euskararen koofizialtasunarekin batera, Ipar Euskal Herriko artxibategia izan da haien eskaeretako bat 2000. urtetik hona.