Dekretu baten bitartez Madurok Eguberriak aurreratu ditu Venezuelan
Krisi ekonomiko eta humanitario baten erdian ez hanka eta ez bururik ez duen adierazpena egin zuen Madurok: Eguberriak urrian ospatzea.
Zentzugabea baldin badirudi ere, Eguberri ospakizunak aurreratu egin dira Venezuelan bi hilabete. Pasa den urriaren 15ean Nicolás Madurok, eguberri ospakizunen hasiera dekretatu zuen.
Neurri arraro honen xehetasunak oraindik ez dira ezagutzen, baina oposizioaren kritikak jaso ditu jada esanez herrialdeak dituen arazo ekonomiko, sozial eta humanitario larrietatik arreta desbideratzeko neurria dela.
Agintariak aipatu duenez neurri honekin elikadura-soberania bultzatzea du helburu eta baita ekonomia suspertzea ere. Aurretik iragarri zuen milioika jostailu eskuratu zituela ekonomia bultzatzeko. 2020ko azken hamar aste hauetan merkataritza nazionalaren indarra bultzatuko dugu normalitate berri honetan, pandemiatik babestuz eta ekonomia nazionalaren alde eginez. Eguberri zoriontsu eta seguruak guztiontzat! Horixe txiokatu zuen agintariak bere kontuan.