Deforestatutako lurraldeetatik datorren haragi eta sojak ezingo du Europan sartu

Europar Batasunak berriki iragarritako arau baten arabera deforestazio lurraldeetatik sortzen diren produktuek ezingo dute Europan sartu. Egiaztatu egin beharko dute deforestazioa bultatzen ez duten lurraldeetatik datozela.

Europar Parlamentuak, gehiengoen bozkekin, araudi berri bat onartu du. Arau berri honek gune deforestatuetatik datozen elikadurara bideratutako produktuei eta bestelakoei (ikatza eta papera) europarako sarrera debekatzen die. Lege mota hau lehena da mundu mailan eta ekoizleei euren ekoizpen estrategiak birpentsatzera bultzatzen ditu, bederen merkatuak galdu nahi ez badituzte. 

Europar Parlamentuaren lege berri honek deforestazioaren aurka egin nahi du, lurralde horietan sortutako produktuen inportazioa debekatuz. Produktu horien barruan daude haragia, soja, egurra, kakaoa, kafea, palma olioa, kautxua, ikatza eta papera. 

Ekoizleek deforestazioa ez eragiteaz  gain, Europar merkatuetan sartu nahi badute behintzat, tokian tokiko legeak, giza eskubideak eta jatorrizko herrien eskubideak errespetatu beharko dituzte. Puntu hauek betetzen ez badituzte, erakundeek, Europara inportatzeko aukera galduko dute.