Debekua baita trenetan ere

Euskararen aurkako jazarpena ikaragarria izan zen frankismoan. Horren hamaika adibide dago. “Habla en cristiano” Sabino Arana fundazioak antolatutako erakusketan, pasarte bitxia jaso dute. Behin, Zeberioko 82 urteko emakume bat Donostiara trenean zihoan ilobarekin euskaraz hizketan. Ilobari gaztelaniaz hitz egiteko esan zion amonari treneko langile batek. Emakumeak, baina, ez zekien gaztelaniaz. Nola amaitu zen gertaera? Trena geldirik eta amona komisaldegian.