Debanaturaren bi proposamen astebururako

Larunbat arratsaldean, Sakonetako bazterretan barrena ibiltzeko txangoa antolatu du eta igande goizean, Karstaren ibilbidea.





Sakonetan barna Deba-Zumaia babestutako biotopoaren bihotza ezagutzeko aukera izango da, tartean kala basatiak -16:00etan abiatuko dira Itxaspeko kanpineko aparkalekutik-. Igande goizean, Izarraizko mendigunearen kareharrizko paisaia bertatik bertara ikusteko parada izango dute txangoan parte hartzen dutenek -10:00etan aterako dira Lasturretik-.