Dead Space (PS3, XBOX 360, PC)

USG espazio-ontziak objektu ezezagun bat topatu du urrutiko eguzki sistema batean. Ezustean, komunikazioa eten da. Isaac Clarke izeneko ingeniaria bidali dute sistema konpontzeko, baina, behin ontzi barruan, amesgaiztoa hasiko da: bazterrak odolez beteta daude, eskifaia erahil dute eta hainbat alienigena dabil solte. Orduantxe hasiko da bizirauteko abentura. Oso ondo girotua, benetako beldurra sentiaraziko dizu.