Deabrua eta feminismoa

Jose Ignacio Munillaren azken astakeria entzun duzu?

Asteartea alaitzeko, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak sekulakoak bota ditu Twitterren feminismoaren inguruan. Feminismoak "emakumeak hara-kiria egitera" bultzatzen dituela adierazi du, eta abortua, lesbianismoa eta bisexualitatea defendatzen dituela gaitzetsi du: "Muturreko edo generoari lotutako feminismoak biktima bilakatzen du emakumea eta kausa femeninoa. Abortua emakumeen aurkako genozidioa bilakatu da, Txinan eta antzeko herrialdeetan emakumeak jaio ez daitezen erabiltzen dutelako".

 

Perla eder horien harira, sare sozialak sutan jarri dira. Hona hemen txiolari batzuek adierazitakoa. Eta zuk, zer duzu esateko? Nor da benetan deabrua?