De Rerum Natura 3

Zaldi Eroa ezizenez ezaguna den Patxi Huarte marrazkilari nafarrak 2007ko udatik 2009ko bukaera bitartean Berria egunkarian plazaratutako komiki zinten bilduma kaleratu du; 350 guztira. Samurrak eta zorrotzak dira marrazkiak, aldi berean. Napoleon Lopez, Braveheart Ibarretxe, Azken Antxoa edota The Organization-en xelebrekeriekin barre egiteko ezin aproposagoa da liburua. Marrazkilari gisa ez ezik, kazetaritzat ere du bere burua Huartek, izan ere, gaurkotasuneko gaiei arreta jarri behar die uneoro, marrazteari ekin aurretik.