De la Iglesiaren xelebrekeriak
Alex de la Iglesia hurrengo filma prestatzen hasi da, eta nola ez, beste behin ere istorio ezin xelebreagoa du esku artean. Zuzendari bilbotarrak jakitera eman duenez, Gabon zahar gaueko telebista saio bat izango du filmak ardatz, eta bertan, espainiar kantari ezaguna den Raphael izango da izar nagusia. 1973an Javier Aguirre zuzendari donostiarraren esanetara Volver a nacer errodatu zuenetik, zinera bueltatu gabe egon da Raphael. Honekin batera arituko da Las brujas de Zugarramurdi filmean ere parte hartu zuen Pepón Nieto Marbellako aktorea.