De la Iglesia
Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren film berriak El bar izango du izenburua. Dagoeneko sekuentzia guztiak errodatu dituzte eta postprodukzio lanetan ari dira. Filma Madrilgo erdiguneko taberna batean kokatuko da eta goizeko bederatzietan gosaltzen ari diren bezeroak izango ditu protagonista. Horietako batek atetik irtetera doala, buruan tiro bat jasoko du eta gainontzekoak ez dira tabernatik mugitzera ausartuko.