Dazz Jazz Jaialdiaren VII. edizioa Gasteizen
Urriaren 18tik 22ra ospatuko dira eta bost proposamenekin itzuliko da.
Dazz Jazz jaialdiaren zortzigarren edizioak bost kontzertu programatu ditu urriaren 18tik 22ra bitarte, 20:00etan, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunea aretoan. Dazz Jazz Elkarteak antolatzen du egitasmoa eta Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren babesa du.
Lehenengo hitzordua 18an izango da Joyce Elaine Yuille eta Elio Coppola Triorekin. Hurrengo egunean, 19an, Tony Tixier Triok jarriko du erritmoa eta 20an Francesco Ciniglio Play “Nebulak” Antonio Lizana Quintetek 21ean eta Pablo Martin Caminero Quintetek 22an emango diete amaiera kontzertuei.
“Dazz Jazz elkartea jazz musika sustatzen hasi zen, herritar guztientzako irisgarria izan zedin, baina, egun, kultur programatzaile bihurtu da. Gaur aurkeztu duguna bezain jaialdi interesgarrien bitartez Gasteizko kultur bizitzari ekarpena egiten dion erakundea da, baina bere garaian DAZZ tabernatik ere egiten zuen ekarpena. Guztion artean eraikitzen dugu hiri honetako kultura eta zuen indarrik gabe ezinezkoa izango litzateke eskaintza hain zabala eta hain kalitate onekoa izatea” adierazi du Sonia Díaz de Corcuerak jaialdia aurkezteko Dazz tabernan gaur egin duten prentsaurrekoan.
Sarrerak eta abonuak eros daitezke dagoeneko www.musikaze.net webgunean eta Dazz tabernan (Aiztogile kalea 60, Gasteiz).