David Lyinch-en "Twin Peaks" bideojoko moduan itzuli da

Estilo retroa do jokoak eta %100 doan da.

Twin Peaks telesailaren zalea bazara hau interesatuko zaizu. David Lynch eta Mark Frost-ek sortutako mundu ilunaz bideojoko formatuan gozatzeko aukera izango duzu hemendik aurrera. 2019an Twin Peaks VR jokoa kaleratu zen. Collider Games eta Showtime garatzaileek sortu zuten David Lynch-en laguntzarekin. Bideojokoan jokalariek telesaileko leku ezagunak bisitatzeko aukera dute Cooper agenteari eta Gordon Cole-i buru-hausgarrien irtenbideak bilatzen laguntzen dien bitartean, baina ez da hau albisteko jokoa.

Orain ofiziala ez den beste bideojoko bat azaldu da. Into The Night deitzen da eta PS1erako egindako telesailaren egokitzapen ez ofiziala da. Bideojoko berri honek 90. hamarkadako jokoak emulatu nahi ditu, eta oraingoz lortu du. 4:3ko bereizmena du, dekoratu originalen emulazioak egokiak eginez. Ikusi hemen:

Jokoaren demoa abuztuan 15ean kaleratu zen Playstation 1eko gamer-entzat. Gameplay-ak Dale Cooper agentea du protagonista eta Laura Palmer-en erailketa ikertzen du, telesailean bezala. 

Bideojokoaren sortzailea Blue Rose izan da, Lucas Guiber eta Jean Mazoni-k osatutako taldea. Jokoa eskuragarria dago itc.io webgunean eta bere deskarga doakoa da. Blue Rose taldekoek gogoratu nahi izan dute jokoa oraindik garapen fasean dagoela eta aldaketak egon daitezkeela. Beraz, ez da hasieratik erabat perfektua izango. Hemendik deskargatu dezakezu.