David Bowie berpiztuko dute Donostian
Holy Holy eta Capsula Band taldeek David Bowieren kantuak ekarriko dituzte Kursaalera azaroaren 2an, osteguna.
Tony Viscontiren Holy Holy taldeak David Bowieren abesti mitikoenak interpretatuko ditu azaroaren 2an, osteguna, Donostiako Kursaal aretoan. Egitasmoan Bowieren gertuko kolaboratzaile izandako Tony Visconti bera eta Woody Woodmansey musikariek parte hartuko dute. Hori dela eta, taldearen hitzetan, ez dira tributu banda bat, beren musika originala izango delako.
Visconti, Bowieren produktore fetitxea izan zen, eta baita rockaren historiako artista askorena ere (T.Rex, Thin Lizzy...). Bestalde, Woody Woodmansey bateria-jolea, David Bowieren urrezko aroko pertsonaietan bizirik dirauen bakarrenetakoa da. Bi mito handi hauekin batera, all star band bat arituko da taula gainean: Glen Gregory, James Stevenson, Paul Cudderford, Berenice Scott, Terry Edwards eta Jessica Lee Morgan.
Capsula taldeak emango dio hasiera kontzertuari. Capsulak, 2005 urtean, Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders froms Mars, diskoa argitaratu zuen, The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoaren bertsioekin. Bowieren arima une batez berpiztua sentitzeko prest?