Datorren urtean WhatsAppek mugikor hauetan funtzionatzeari utziko dio
Mezu aplikazioa etengabe berritzen doa, eta hainbat mugikorrek ezingo dituzte eguneraketa horiek jasan.
Teknologia berrien amesgaizto handiena da zaharkitzea. Gaur punta-puntako teknologia dena, bihar atzean geldituko da, eta etzi, iraganeko kontua besterik ez da izango. Mugikorren munduan bereziki krudela da zaharkitze teknologikoa, eta hala, erabiltzaile gehienek bi urtero aldatzen dute mugikorrez.
Gauzak horrela, 2021. urtean mugikor askotan WhatsApp desagertuko da; arrazoia? Eguneraketa berriekin aplikazioak hainbat mugikorrekin bateragarri izateari utziko diola. Gainera, WhatsAppetik abisua igorri dute: ezinezkoa izango da mezuen historia beste telefono batera pasatzea; erremediorik gabe galduko dira mezuak.
iPhone
- IOS 8 sistema eragilea edo aurrekoa erabiltzen duten iPhone modelo guztiak WhatsApp gabe geratuko dira egun batzuk barru. Hau da, iOS9 edo goragoko terminal bat baduzu, ez duzu zertan kezkatu.
- IPhone 6 eta iPhone 6 Plus: WhatsApp erabiltzen jarrai dezakete iOS 9 bertsiora eguneratzen badute.
- IPhone 5, iPhone 5s eta iPhone 5c: WhatsApp erabiltzen jarrai dezakete iOS 9ren bertsiora eguneratzen badute.
- IPhone4S: iOS 9 eguneratzeko gai direnek bakarrik jarraitu ahal izango dute WhatsApp erabiltzen.
- IPhone 4 eta aurreko ereduak: sistema eragilea eguneratzeko ezintasunak terminal horiek zaharkituta utziko ditu WhatsApp erabiltzeko.
Android
Applek egindako terminalekin gertatzen den bezala, WhatsAppek Androiden hainbat terminaletan funtzionatzeari utziko dio.
- Zehazki, 4.0.3 bertsioa (Ice Cram Sandwich) baino lehenagoko Android sistema eragilea duten terminal guztiek ezingo dute WhatsApp erabili.
- Android 2.3.7 sistema eragilea – Gingerbread izenez ezagutzen dena – Edo aurrekoak dituzten Android mugikorrek ezingo dute WhatsApp erabili.