Datorren ostegunean abiatuko da Donostikluba

Musika alternatiboari tartea egin eta bertako taldeak sustatzeko helburuarekin abiatu zen 2006an Donostikluba ekimenak, edizio berria prest du dagoeneko. Lehen ekimena ostegunetik larunbatera bitarte izango da Donostiako Gazteszenan.



Baliabide ekonomikoen urritasunak eragin dituen oztopoak gainditu eta egitarau zabala prest du Donostiklubak udara bitarte. L.A., Eleanor Friedeberg, Za! eta Bill Ryder Jones taldeek estreinatuko dute musika jaialdia lehen egunean hurrengo bietan, berriz, Miss Caffeina, Wilhem & The Dancing Animals, The Whip eta Mala Rodriguez musikariak nagusituko dira, besteen artean.

Datozen hilabetetarako egitarauaren aurrerapena ere, argitaratu dute antolatzaileek eta ekainaren 23ra bitarte zer gozatua izango da Donostian. Dagoeneko itxi dituzten taldeen artean azpimarratu daitezke Bide Ertzean, Anari, Belako, Manel eta Audience taldeen emanaldiak. Egitarau osoa ikusi gure agendan.

Urriaren 3tik 5era bitarteko ekitaldi guztiak Gazteszenan izango dira eta ondorengoak berriz, Intxaurrondo, Larratxo eta Okendo kultur etxeetan, Le Bukowski Aretoan, Antzoki Zaharrean eta Gazteszenan bertan egingo dituzte.