Datorren astean izango da Zinemaren Jaia Hego Euskal Herrian

Astelehenetik ostegunera, 3,50 euroan eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Zinemaren Jaia maiatzaren 15etik 18ra, astelehenetik ostegunera, izango da Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetan. Lau egun horietan, pelikulak ikusteko sarrerak 3,50 euroan izango dira.

Deskontuaz baliatu nahi duten herritarrek akreditazio eskaera egin beharko dute, ekimenaren webgunearen bidez. 60 urtetik gorakoek eta 14 urtetik beherakoak ez dute akreditazioaren beharrik izango.

Ipar Euskal Herrian, uztailaren 2tik 5era egingo dute Fête du Cinema.