Datorren astean hasiko da Bi Harriz Lau Xori festibala Biarritzen
Datorren asteartean hasi martxoak 20, eta larunbata bitarte Bi Harriz Lau Xori festibala egingo dute Biarritzen. Lau egunez musika, erakusketak, dantza eta filmak, besteak beste, eskainiko dituzte, euskal sorkuntzaren aberastasuna agerian uzteko. Aurtengoan ere kaleak eta aretoak ikuslez beteko dituzte ikuskizunek.
Biarritz Cultur-ek urtez urte antolatutako ekitaldiaren baitan hainbat proiekzio eta emanaldi izango dira, heldu zein haurrentzako eskaintza zabala osatuz. Helburua euskal kulturaren aniztasuna eta ekoizpen ugaria mahai gainean jartzea da. Horretarako, lau eguneko programa zabala osatu dute Biarritzen, asteartetik larunbatera, bertaratzen den edonork parte hartu dezan.
Egitaraua
Gartxot, konkista aitzineko konkista
Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren animazio filma Biarritzeko Le Royal zinegelan aurkeztuko dute asteartean martxoak 20, iluntzeko 20:30etan
Hogeita proiektua
Euskal Kulturaren Insititutuak zuzendutako proiektuaren baitan, hainbat emanaldi egingo dituzte asteazken, ostegun eta larunbatean. Info gehiago:
Txori Mugarriak
Kontzertua asteazkenean martxoak 21, iluntzeko 20:30etan, Theatre des Chimeres-en
Bertsolari
Asier Altunaren filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dute ostegunean martxoak 22, baina azpitituluekin, iluntzeko 20:30etan Le Royal zinegelan
Elirale
Dantza konpainiak Gorpitz kaleko ikuskizuna eskainiko du Bellevue plazan ostiralean martxoak 23, arratsaldeko 18:00etan. Hitzen eta gorputzaren arteko loturei buruzko antzerkia eskainiko dute Lorentxa Iturralde, Eneko Gil, Jose Cazaubon eta Joxelu Berastegik
Amazigh Kateb eta Mursegoren kontzertua
Atabal aretoan eskainiko dituzte bi kontzertuak, ostiralean martxoak 23, iluntzeko 21:00etan hasita. HemenGAZTEZULOk Mursegori eginiko elkarrizketa.
Ertza Konpainia
Act of God dantza ikuskizuna aurkeztuko dute Bellevue plazan, larunbatean martxoak 24