Darksiders: Wrath of War (PS3, Xbox 360)
Eleberri grafikoak egiten dituen artista batek sortua da bideojoko hau,
Joe Madureirak hain zuzen ere (XMen, Battle Chasers, The Ultimates).
Apokalipsi osteko mundu batean girotuta dago, deabruek eta indar
maltzurrek espero baino lehenago eragin baitute munduaren amaiera.
Apokalipsiaren lau zaldunak boteregabetu eta Lurrera baztertu dituzte,
baina gu War izeneko zaldunaren rolean sartuko gara mendeku hartzeko.
Ruin zaldia izango dugu lagun.