Daredevil **

Marvel argitaletxeko komikietako pertsonaiarik liluragarrienetarikoa da Daredevil. Egunez, Matt Murdock abokatu itsu aberatsa da. Gauez, berriz, gaizkileen kontrako borroka amaigabean diharduen saguzahar itxurako superheroi ausarta. Kingpin eta Bullseye zitalen aurka borrokatzeaz gain, Elektra soldatapeko hiltzaile xarmagarriarekin ere maiteminduko da Daredevil. Tim Burtonen Batman apartaren atmosfera iluna hartu omen zuen eredu Steven Johnsonek Daredevil filmatzeko unean. Emaitza oso bestelakoa da, ordea.