Dantza tradizionalaren ikuskizunak egiten ari dira uztailean Bilbon 'Dantza Plazetan' programaren bidez

Salbatzaile dantza taldea arituko da larunbatean.

Dantza tradizionalen alardeak egiten ari dira Arriaga plazan uztaileko asteburuetan. Dantza Plazetan programaren helburu nagusia euskal folklore herrikoia sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz.

Beti Jai Alai dantza taldea aritu zen joan den larunbatean eta hurrengoak honako hauek izango dira: uztailaren 16an, Salbatzaile Dantza Taldea; uztailaren 23an, Goi-alde Dantza Taldea; eta uztailaren 29an, Eslovakiako Folklore Ensemble Drevár taldea.

Emanaldiak arratsaldeko zazpietatik aurrera izango dira. Gainera, hilaren 30ean, Ondalan Erraldoien Konpartsak erraldoien kalejira egingo du San Inazion, 11:30ean. 

Abuztuko etenaldiaren ondoren, irailean helduko diote berriz egitasmoari.