'Dantza Hirian' jaialdia gaur abiatuko da

Dantza garaikide eta abanguardistako ikuskizunak izango dira Gipuzkoa eta Lapurdiko sei udalerritan. Irunen, Biarritzen, Hendaian eta Errenterian arituko dira asteburuan.

Gaurtik irailaren 26ra egingo dute Dantza Hirian jaialdiaren 16. edizioa honako sei udalerri hauetan: Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribia. 15 konpainiak hartuko dute parte, horietatik erdiak baino gehiago euskaldunak. Mota guztietako ikuskizunak izango dira, dantza garaikidea eta abangoardia ardatz dituztenak.

Hainbat programetan aritutako taldeak izango dira jaialdian. Acieloabierto Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin izandako elkarlanaren ondorioz, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Katalunia eta Madrileko sei konpainiak hartuko dute parte. Bestetik, ezohiko lekuetan sormen-lanak egiten eta dantza ezagutarazten laguntzen duen Aterpean programaren esparruan egindako udako egonaldien ondoren, Node konpainiak Transito ikuskizuna aurkeztuko du.

B

Ibili programak, berriz, lurraldeko konpainiak babestea eta ikusgai egitea du helburu. Honi esker, Node, Led Silhouette, Xian Martinez, Anakrusa, Lasala, Organik eta Ertza – Asier Zabaleta artistek euren obrak erakutsiko dituzte.

Gaur abiatuko da jaialdia Irunen, 19:30ean, Node konpainiaren Transitos ikuskizunarekin. Andaluziako Marcat Dance taldeak ere erakutsiko du bere lana, Adama izenekoa. Bihar Biarritzen eta Hendaian izango dira eta igandean Errenterian. Programazioa osoa hemen dago ikusgai.