Dantza Garaikidearen Zirkuituaren baitan, erakustaldi ugari datozen asteetan
Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez laguntzen eta bultzatzen duen Dantza Garaikidearen Zirkuituaren zazpigarren edizioa egiten ari dira aurten, eta urte osoko egitarauaren baitan, apirilerako ere hainbat ikuskizun prestatu dituzte. Eukadiko Dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaiotako zirkuitua da.
Euskal konpainiak zein atzerrikoak biltzen dira Dantza Garaikidearen Zirkuituan, eta urtez urte, geroz eta areto gehiagotan aritzeko aukera izaten dute, pixkanaka zirkuitura batzen baitoaz.
Gainera, dantza garaikidearen baitan estilo ezberdinak lantzen dituzte, eta lurraldeko antzoki ugaritan aurkezten dituzten ikuskizunen bidez, herritarrek berauez gozatzeko aukera paregabea izanten dute.
Apirilean ikusgai
Donostiako Gasteszenan
Apirilaren 7an "Burnia" lana aurkeztuko du Aukeran Dantza Konpainia
Eibarko Coliseko Antzokian
Mikel Urdangarin eta Traspasos konpainiak elkarlanean prestatutako ikuskizuna eskainiko dute, "Nora", apirilaren 13an
Berangoko Antzokian
Apirilaren 15ean "Lola" obra aurkeztuko du Calamar Teatroak
Leioako Kultur Auditorioan
Apirilaren 20ean "Tempus I" lana izango da ikusgai, Anakrusa konpainiaren eskutik
Basauriko Social Antzokian
Apirilaren 21ean, "Tango" ikuskizuna eskainiko du Cobosmika taldeak
Andoaingo Bastero Kulturgunean
Txalap. Art konpainiak "Hostoak" ikuskizuna eskainiko du apirilaren 21ean