Dantza argazkiak, Baionako Euskal Museoan

Gorka Bravo argazkilari donostiarrak Dantza Hirian ekimenean ateratako argazkiak bildu dituzte erakusketa batean.


Dantza Hirian ekimenak bost urte beteko ditu aurten -hilaren 16tik 26ra arte izango da-, eta ohi bezala, emanaldiak izango dira, bai Hego bai Ipar Euskal Herrian. Dantza ekimen horrekin lotuta antolatu dute erakusketa. Albisteari laguntzen dion argazkia Irunen aterata dago. Gorka Bravok GAZTEZULOrekin kolaboratu izan du.