Damutzen ez direnak

Burgesia xehearen eta printzipioen endekapenaren garaiotan Europako hiri ezberdinetan bizi diren hiru gazteren egunerokoaz dihardu Itsaso Araquek bere lehen liburuan. Gizarte neoliberalaren zurrunbiloetan itota batzuetan, eta korrontearen menera eroso besteetan, bankari gazte bat, arkitekto bat eta kazetari bat. Nork bere bizitzan lehenesten duenaren inguruko gogoeta eta sistemari eginiko kritika, modu entretenigarri eta atseginean.