Dalai Lamaren bisita

Huy herrian, Belgika hego-ekialdean, Ohorezko Hiritar izendatu dute Dalai Lama. Eginkizun politikoa duela urtebete alboratu ostean, funtzio espiritualetan murgildurik dabil orain Tibeteko liderra. Azken hilabetean Europan izan da, izendapen zeremonian parte hartu eta bere herrialdeko fraide eta mojek bizi duten egoeraren berri emateko: iaztik hona 30 inguruk beren buruari su eman diote Tibetek Txinarengandik jasaten duen jazarpena salatzeko. Bere ondorengotzari dagokionez, hurrengo Dalai Lama emakumezkoa izan daitekeela baieztatu du, baldin eta erakundeak oztopoak gainditu eta aurrera egiten badu.