Dagoeneko 50 lagunekin bideodeiak egin ditzakezu WhatsApp bidez
Martxan da Messenger Rooms plataforma; jarraian, erabiltzeko gakoak.
Duela aste batzuk eman genuen albistea; bideodeiak egiteko app-en guda martxan zen, eta Mark Zuckerberg ez ez atzean geldituko. Gauzak horrela, egunotan milaka erabiltzaile lortu dituzten HouseParty, Zoom edota Jitsy aplikazioekin lehiatzeko, Messenger Rooms jarri dute martxan; WhatsApp bidez erabili daiteke eta 50 lagunek aldi berean erabili dezakete. Gainera, ez du denbora mugarik izango.
NOLA ERABILI
WhatsAppen sartu bazarete, beharbada ohartuko zineten aukera berri bat agertu dela, fondo urdina duen bideo kamera baten irudiarekin.
Bertan sakatuta, Facebooken Messenger aplikaziora eramango gaitu, eta gure "Aretora" gonbidatuko gaitu. Hor, gure areto horretara nor gonbidatu nahi dugun galdetuko digu. Behin gonbidatuak aukeratuta, aretoa "sortzeko" botoiari sakatuko diogu.
Mezu hau agertzean, aretoa sortua izango dugu; jarraian, areto horretan sartzeko esteka partekatu dezakegu WhatsApp bidez nahi dugunekin, eta aretoan sartzera gonbidatuko ditugu.
Aretoa sortu dugunean, WhatsApp bidez gonbidatu nahi ditugun parte hartzaileei esteka bidaliko diegu, aretora sartzeko gonbita luzatuz; 50 lagun arte sartu daitezke sortu dugun areto horretan. Gainera, gonbidatuek ez dute zertan Facebook kontua izan behar aretoan sartzeko; nahikoa da esteka horretan sartzea.