Daenerysen etorkizuna

Game of Thrones telesail arrakastatsuak hainbat aktore gazte ezagutarazi dizkigu, eta horien artean, zalantzarik gabe, zaleek gehien maite dutenetakoa da Emilia Clarke. Ondorioz, Daenerys Targaryen gorpuzten duen aktore ingelesak sortzen duen erakarpena ikusita, Terminator sagaren ekoizleek Sarah Connor berria izateko fitxatu dute (uztailean estreinatuko da Terminator Genesys). Eta bestelako proiektuak ere baditu esku artean, adibidez, etxe sorgindu bat protagonista izango duen Voice from the Stone.