'Curvy' modeloak, zokotik argitasunera
Hainbat arropa markek neurri handiko saila ezabatu eta gainontzeko modeloekin nahastu dituzte 'curvyak', aniztasuna eta naturaltasuna aldarrikatzeko.
Zentzua ote du neurri handiko arropekin sail berezi bat egiteak? Zertarako balio dute Mangoren Violeta bezalako dendek? Mezua oso bortitza da; neurri handiko arropa janzten dutenak ez daitezela nahastu bestelako neurrikoekin.
Eta zergatik? Ezberdin jantzi behar al dute neurri handikoek? Noski ezetz! Zorionez, horretaz jabetzen hasi dira hainbat arropa marka, eta curvy modeloak zokotik argitara ateratzen hasi dira, gainontzekoekin nahastuz. Hala, hemendik aurrera ez harritu Oysho, Primark, Reformation edo Nike markatako iragarkietan neurri guztietako modeloak ikusten badituzue.
Badirudi arropa markak hasi direla ulertzen neurriak ez dituela bezeroak bereizten, denek baitute erosteko eta beren gorputza janzteko beharra. Zertarako orduan sail berezi bat neurri zehatz batzuentzat? Ez du zentzurik.
Modaren munduan asko gelditzen da erabateko aniztasunera iritsi arte, eta curvy modeloak albiste izateari uzten diotenean iritsiko benetako da naturaltasuna. Bitartean, ez galdu 2017ko maiatzeko GAZTEZULOn Igone Mariezkurrenak curvy modeloen inguruan idatzitako erreportajea: