Curriculum honek ez du zakarretan amaituko!

Curriculum honek ez du zakarretan amaituko! Zer iruditzen zaizue lana bilatzeko estrategia gozo hau? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/curriculum-honek-ez-du-zakarretan-amaituko/@@download/image/Curriculums_con_donuts_01.jpg
2018/07/10
berria
Zer iruditzen zaizue lana bilatzeko estrategia gozo hau?
Curriculum honek ez du zakarretan amaituko!

Lukas Ylak gazte lituaniarrak marketina ikasi zuen, eta San Francisco hirira joan zen lan bila. Hainbat lan elkarrizketa egin ondoren, erabaki zuen ez zuela bere curriculuma zakarretan gehiagotan amaitzea nahi, eta ideia bat otu zitzaion; banatzailez mozorrotu eta bere lan abileziak donut kaxa gozo batekin banatzea; hala behintzat, ez zuten zaborretara botako!

 

Ylakek Mr. Holmes Bakehouse donut ekoizle ezagunengana jo zuen; bertan hainbat donut kaxa erosi eta interesatzen zitzaizkion enpresetara joan zen banatzailez mozorrotuta. Kutxen barruan honako mezua idatzi zuen: "Curriculum gehienek zaborretan amaitzen dute. Nireak behintzat zure sabelean amaituko du. Nitaz gehiago jakin nahi baduzu, hemen duzu nire Linkedin profilerako esteka. On egin!". Bere ateraldiak emaitza onak izan ditu, eta dagoeneko 10 elkarrizketa egin dizkiote. Zer iruditzen zaizue? Halakorik egingo zenukete zuen ametsetako lana lortzeko?