Cunsky ontzia

Catanzaro hirian, Calabriako kostan, harrapakin arriskutsua ekarri dute portura. Mafiak hondoraturiko ontzi bat topatu dute, kostatik 28 kilometrora, eta barruan hondakin erradiaktiboz betetako 120 bidoi zeuden. Bertako agintarien arabera, gisa horretako 32 ontzi hondoratu ditu Ndranguetak, Calabriako mafiak, azken 20 urteotan. Cunsky izeneko ontzia topatu dute oraingoz, baina Francesco Fonti Ndranguetako kide ohiak emandako informazioarekin, beste bospasei aurkituko dituztelakoan daude. Mediterraneoan antxoa oraindik ez desagertu izana da harrigarriena.