Crossover: telesailen kulturari buruzko proiektu berria Donostian
Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta dibertitzea xede dutena.
Telesailak dira, zalantzarik gabe, azken urteotako fenomeno kultural aipagarrienetako bat, gune kulturalean espazio geroz eta garrantzitsuagoa betetzen hasi baitira. Horiei buruzko analisiak, kritikak eta gomendioak egiten dira, behin eta berriz horiek legitimatzeko asmoz.
Telesailen goraldia ikuspegi ezberdinetatik aztertu nahi du CROSSOVER proiektuak: eztabaida eta elkarrizketa oinarritzat hartuta, gaia modu kritikoan jorratu nahi duten proposamenak alde batetik, eta bestetik, telesailei buruzko ezagutza sakondu eta dibertitzea xede dutenak.
Hori guztia sormen, kritika edo errealizazio esparruetako gonbidatuen eskutik, betiere ikusle zabalean -egungo gizartean eragin handia duen herri-kulturako produktuetako baten inguruko interesa duena- arreta jarriz.
Jaialdia, Maiatzaren 29tik Ekainak 2 bitarte ospatuko da Koldo Mitxelena liburutegia eta Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Mahai inguru desberdinak egongo dira, sormen, kritika eta errealizazioaren inguruko gonbidatuekin eta Movistar, HBO eta AXN kateen hainbat ekoizpen berri ere estreinatuko dira.
Hori dela eta eztabaida eta elkarrizketa oinarri izango dituen programazio bat izango du ardatz, (Koldo Mitxelena liburtegian) baina baita ludikoagoa eta proiekzioei tartea eskainiko dien bestea bat ere (Tabakaleran).
Parte hartuko dute, besteak beste, Quim Casas kazetari eta irakaslea, Mar Coll zuzendari eta gidoilaria, Barbara Goenaga aktorea, Katixa Agirre idazle eta kazetaria, Rodrigo Cortés zine zuzendaria, Helena Taberna zine zuzendaria, Justin Webster gidoilari eta kazetaria eta Gaizka Izagirre GAZTEZULOko erredaktorea eta zinema/telesail kritikaria.
Informazio guztia eta egitaraua osorik ikusteko: https://crossoverseriesfestival.com/