Cron-O-Meter

Track nutrition bezala ezagutzen diren zerbitzuetako bat da cronometer.com webgunetik eratorria den aplikazio hau. Berau erabilita, ahora eramaten duzun guztia erregistratu ahalko duzu; helburua ez da argaltzea, baizik eta giza gorputzak behar dituen elikagaiak kontsumitzen dituzula ziurtatzea. Egunean jandakoa modu grafikoan erakutsiko dizu. Soilik ingelesezko bertsioa du, baina mota horretako zerbitzua eskaintzen duten web zein aplikazioetatik onena da, zalantzarik gabe.