Cronenbergen izarrak

Cosmopolis (2012) filmarekin Robert Pattinson aktore dramatiko paregabea izan daitekeela erakutsi du David Cronenbergek. Hala, proiektu berriko portagonistetako bat berriz ere galai zurbila izango da, eta bestea zuzendari kanadarraren aurreko hiru filmetan aritu den Viggo Mortensen. Eta bi gizonen artean, Rachel Weisz britainiarra. Filmak Maps of the Stars izango du izenburua eta gehiegikeriaz betetako Hollywoodeko bizitza izango du hizpide. Datorren maiatzean hasiko da errodajea.