Croissant tortilla; jango zenuke?

Zoramena ala sekulako ideia, zer iruditzen zaizu?

Inoiz gertatu zaizu kanpora gosaltzera joan eta croissant bat ala patata tortilla bat nahi duzun aukeratu ezinik ibiltzea? Arazoari konponbide bitxia eman diote Bartzelonako Les Truites jatetxean, Sarriá auzoan. Gastronomiaren bi harribitxi horiek elkartu eta behin-betiko gosaria sortu dute: croissant-tortilla!

Jatetxean denetarik botatzen diote croissant-tortillari, eta gustu guztietakoak egiten dituzte. 180 tortilla mota dituzte: urdaiazpiko-tortilla, patata-tortilla, tipuladuna, bestelako barazki edota haragiduna... ausartenentzat, kafe-tortilla, tripaki-tortilla, garbantzu-tortilla, espagetiduna edota feta gaztaduna. Eta zuk, zein probatuko zenuke!