COVID-19ak utzi dizkigun txortan egiteko moduak eta 2021ean mantenduko direnak

Zer eragin izan du pandemiak gure harreman sexualetan? Kutsatzeko beldurra nagusi izan den honetan, zein praktika sexualek izan dute arrakasta gehien? 2021ean ohitura eta gustu horiek mantenduko al dira? Zein izango dira 2021. urteko joera sexualak?

Konfinamenduan noski, edo zure bikotearekin bizi zinen edo txortan egitea konplikatua zen. Irudimenari ateak ireki behar izan genizkion sexualitateaz gozatu ahal izateko. Jostailu erotikoak egiten dituen Lelo markak burututako galdetegi baten arabera Espainiarren %26ak aitortu zuen masturbazioa praktikatu zuela garai hartako entretenimendu nagusietako baten moduan, eta 10etik 2k sexting-a edo telefono bidezko sexua praktikatu zutela. Izan zen, kamera aurrena harreman sexualak izan zituenik ere berrogeialdian. Honela, konfinamenduan preserbatiko ekoizleek euren salmentak behera nola zihoazen behatzen zuten bitartean, jostailu erotikoenak izugarri hazi ziren. 

Jostailu sexualak bakarrik jolasteko
Esan liteke teknologiak sexualitatea salbatu duela pandemia garai honetan. Eta dirudienez geratzeko etorri da gainera. Alemanian burututako galdetegi baten arabera sexu digitala 2021ean zehar praktikatzen jarraituko da. Hain da horrela, galdetegi honen arabera, ikusi zen oro har, sexuan gauza berriak probatzera irekiagoak gaudela orain, konfinamendua aurretik baino. 

Hori izan liteke urrutiko kontrolarekin maneiatzen diren jostailu sexualen arrakasta azaltzeko arrazoietako bat. Egun, bikoteek euren jostailu sexualak urrutiko kontrolarekin kontrolatzeaz gain, bibrazio patroi propioak sortu ditzakete eta horrela, euren bikoteari distantziatik ezustekoak eman. Hala ere, ikusirik joera, argi dago indibidualizazioa izango dela nagusi sexuan. 

“Sexting” eta zita birtualak joera izango dira 2021ean

Kutsatzeko beldurragatik segurtasuna bilatzen dugula sexuan ere dirudi. Harreman sexualak egongo badira ere, horietako asko dirudienez birtualak izango dira WOW Tech jostailu markak egindako ikerketaren arabera. Izan ere, masturbazioa, sexting-a edo bideo-txata baino sexu jarduera seguruagorik ba al dago? 

Hain da horrela, New York-eko Osasun Publikoko erakundeak praktika hauek gomendatzen ditu koronabirusak gaina har ez dezan, eta hala ere sexuaz gozatzen jarraitu ahal izateko. Hori dela eta, ligatzeko aplikazioek esperientzia birtualak ere gehituko dituzte euren zerbitzuetara.

Xuxurlatu gauza zikinak belarrira
Ez da gauza berria, baina pandemiarekin inoiz baino arrakasta gehiago du joera honek, batez ere emakumeen artean. Porno audioei edo audio erotikoei buruz ari naiz. Izan ere, kitzikapen sexuala belarrietatik ere sortu baitaiteke, eta orain, ukitzea gaizki ikusia dagoen honetan are eta gehiago. Jostailu sexual batekin eta modu honetako audioekin kitzikapen handiagoa lortu daiteke. 

Masturbazioaz eta “sexting-az” hitz egiten duen hezkuntza sexuala adin guztientzako
WOW Tech-ek burututako galdetegiaren arabera klaseetan ez da masturbazioaz hitz egiten. Sexu joerak ordea, bide horretatik doaz eta hori dela eta, horretaz hitz egin behar litzateke eskoletan, baita sexting-az eta sexu birtualaz ere. 

Alta, ez dute nerabeek eta gazteek behar hezkuntza sexuala. Hainbat helduk ere badute horren beharra, egungo praktika sexual berriak modu seguruan gauzatu ditzaten, eta baita tabuak uxatzeko ere. Zorionez, egun hainbat podcast eta tailer daude horren inguruan. 

Hormonetatik aske diren antisorgailu metodoak eta autodeterminazio korporala
Ez da pilula tradizionala desagertuko, baina hormonetatik libre dauden antisorgailuak erabiltzearen aldeko joera hazten ari da. Espainiar Estatuan 2018an burututako galdetegi baten arabera pilula zen antisorgailu metodo nagusia. Egun ordea, asko jaitsi da hormonak erabiltzen dituzten antisorgailu moduen erabilera. Kondoiak dira nagusi. WOW Tech-ek burututako ikerketaren arabera, hormona bidezko antisorgailuek epe luzera, libidoa ezabatzen dute. Hori dela eta, hormonarik gabeko antisorgailua erabiltzeak, pertsona askori bere sexualitate propioa ezagutzeko bidea irekitzen die. Pilula tradizonala ezbaian jartzearen atzean, emakumeen euren gorputzei arreta gehiago eskaintzea ere badago. Emakumeen ahalduntze prozesuan beste pauso bat da.