Cotard Delusion

Urteak daramatza Eneko Burzakok gitarra akustikoa jotzen. Pare bat EP paregabe autoekoitzi ondoren, disko luze honekin datorkigu aurtengoan. Madrilen ibili omen da Internet bidez lagunek finantzaturiko diskoa grabatzen. Folk anglosaxoian oinarritzen bada ere, askoz eskaintza zabalagoa du patxaranzale honek. Abesteko eta gitarra jotzeko doai bereziak ditu gazteak, baina horren gainetik sentimendua da nagusi dinamika askoko uhin hauetan. Lan paregabea, guztiz gomendagarria.