Cosmopolis
Don DeLilloren eleberrian oinarrituta, kapitalismoaren amaierari buruzko alegoria iluna dakar oraingoan Cronenbergek. Eric Parker gazte diruduna ilea moztera doa bulego legez erabiltzen duen limusina sofistikatuan. Bidean, baina, bizitzan zehar hartutako erabakien ondorioei aurre egin beharko die. Zuzendari kanadarraren ohiko mailatik urrun baina, hala ere, film hipnotikoa, deserosoa, kritikoa. Pattinson bikain.