“Cosmic egg” ****

Arrautza kosmikoa zer nolakoa ote zen ezagutzeko jakin-min handia zegoen, jatorrizko bateri jotzaileak eta baxu jotzaileak taldea utzi zutenetik. Baina ez dute hutsik egin australiarrek. Gitarra bat gehiago sartzeak doinuak indartu ditu, riff astunagoak sartuz; batzuetan Tom Morello bera fitxatu dutela dirudi, nahiz eta aurreko ildo beretik jarraitzen duten. Lau bat urte eta gero, hasierako freskotasuna galdu dutela sumatzen da baina; 70eko hamarkadako rock revivala dagoeneko ez baita hain originala, nahiz eta Led Zeppelin edo Black Sabbat taldeen doinuak maisutasunez moldatzen dituzten. Oso gomendagarria eta entzuteko erraza.