Corpse Bride (La novia cadaver / La mariee cadaverique) ****
Tim Burton irudimentsuaren animaziozko harribitxi ederra da Corpse Bride filma. Burtonek 90eko hamarkadan idatzi eta ekoitzitako bi film zoragarriren tankera hartzen zaio animaziozko film honi: Nightmare Before Christmas eta James and the Giant Peach. Ohi bezala, istorio eder bezain surrealista batekin datorkigu Tim Burton. Izen handiko baina diru gutxiko familia baten alaba ederrarekin ezkontzear da Victor Van Dorf. Gauzak ez zaizkio nahi bezala irtengo, baina. Tristezia saihestu ezinik, basora joko du. Bertan, oharkabe, ezkontzerik izan ez zuen emaztegai baten eskeletoari jarriko dio eztei-eraztuna. Ezustean, eskeletoa lo eternaletik esnatu eta hilen mundura arrastaka eramango du Victor ameslaria. Gag dibertigarriz jositako poema erromantiko zirraragarria da.