COP27a ulertzeko gakoak
Klima aldaketari buruzko Nazio Batuek antolatu duten 27. goi-bilera azaroaren 6an hasi zen eta 18ra arte iraungo du. Egipton burutu da aurtengoa muturreko jazoera klimatikoen eta zientzialarien kontsentsuaren testuinguruan. Egungo igorpenekin jarraitzen badugu, zaila izango da Pariseko Akordioa betzea.
Pasa den urtean goi-bilera Glasgowen ospatu zen. Bertan, hainbat herrialde konpromiso zehatzak hartzera konprometitu ziren krisi klimatikoari aurre egiteko. Alabaina, bertan izan ziren 193 herrialdetatik soilik 23k eguneratu ditu bere neurriak, bertan hitzartu zena bete ahal izateko.
Zein dira aurtengo COP27aren erronkak?
COP27ko mahaiburutzuak goi-bilera honek “negoziazioetatik promesen planifikazio eta aplikaziora igarotzeko” balio izatea espero du. Konferentzia honetan krisi klimatikoaren aurka borrokatzeko nazioarteko finantziazioak lortzea ere badute helburu. Aurrikuspenen arabera, ordainketei buruzko negoziazio intentsua espero da. Ordainketa hauek garapen fasean dauden herrialdeak konpentsatzeko neurriak lirateke, eurak baitira klima aldaketaren ondorioz gehien sufritzen dutenak. Aldiz, herrialde aberatsenak dira ondorio gutxien izan eta gas igorpen gehien burutzen dituztenak.
COP27 eta 2030 Agendaren arteko harremana
2015eko irailaren 25ean, 193 herrialdeetako liderrek 2030 Agenda definitu zuten. Bertan garapen jasangarrirako 17 helburu zehaztu ziren, euren artean lotura zutenak.
Anbizio handiko xede hauekin bizkarrean, begi-bistakoa da krisi klimatikoak paper funtsezkoa duela garapen jasangarria burutzerako orduan, eta beraz, ezinezkoa da 2030 Agenda bete ahal izatea krisi klimatikoari modu ausartean aurre egin gabe.
COP27ak krisi klimatikoaren larrialdiari aurre egiteko anbizio handiagoko erronkak hartu beharra ditu bere gain. Helburu hauen arrakasta ez da posible izango “energia garbien” (7. helburua) aldeko apustu garbia egin gabe, “hiri jasangarriak” (11. helburua) garatu gabe, eta batez ere, “ekoizpen eta kontsumo jasangarririk” (12. helburua) gabe.
Klima aldaketak ez die berdin eragiten herrialde guztiei. Eragin negatiboena garapen bidean dauden herrialdeetan du. Hiri berdin baten barruan ere, eragin negatiboaren eragina, bero-sapa muturrekoan adibidez, ez da berdina maila sozioekonomiko ezberdineko pertsonen artean. Horregatik, “pobreziarekin amaitzea” (1. helburua) edo “ezberdintasunak berdintzea” (10. helburua) bezalako helburua lortzea kimera bat dira klima aldaketaren aurkako borroka eraginkor bat ezean. Beraz, COP27 eta 2030 Agendaren arteko harremana gakoa da garapen globala ulertzeko jasangarritasunaren bidean.
COP-en Estatu ezberdinetako presidente, ministro, negoziatzaile, aktibista, alkatea eta gizarte zibilaren ordezkariak batzen dira. Urtero burutzen den enkontrua da, garrantzitsuena, krisi klimatikoari mundu mailako erantzuna emateko.
Teorian COP-ek krisi klimatikoaren borrokan aurrera jarraitzeko balio behar luke, beraz, baina ezin ditugu mirariak espero, eta aurten ere ez da espero erabaki oso ausartik hartzea.
Kasu honetan, Egipton ari denez ospatzen, espero da Afrikari eskainitako neurri zehatzak hartzea, erronkarik handienetakoak dituen kontienentetako bat baita, zaurgarritasun klimatiko erabatekoan dagoena.
Egia hauxe da: atzera bueltarik gabeko puntu batean gaude. Zientzialarien komuniteak jada ohartarazi du tenperatura 1,5 gradutik behera mantendu nahi izatea jada ez dela errealista, eta egungo konpromisoek, hemendik 2030. urtera 2,5 graduko igoerara eramango gaituztela. Hau hondamendia da gure etorkizunarentzat.
Indibiduoarengan ardura guztia jartzea ez da justua, ordea, erakunde handiek, gehien kutsatzen dutenek, ez dutenean ezer egiten. Gure erabakiek, ordea, erakunde eta herrialdeak baldintzatu ditzakete. Horregatik kontzientzia soziala oso garrantzitsua da. Gure bizitza estiloak aldatuz (garraio publikoa gehiago erabiliz edo haragi gutxiago janez) modelo sozioekonomikoak aldatu genitzake. Horretarako, kontsumo kontzientea bultzatu behar da. Baina kasu, kontzientzia hau garatzea munduko herrialdeetako gobernuen ardura ere bada. Indibiduoak asko egin badezake ere, instituzio eta erakundeek baitute ardurarik handiena.
